Israelek 50.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Jerusalem ekialdean

Netanyahuk argitu du legez kanpoko kokalekuak eraiki beharrean daudenak handituko dituztela

Erredakzioa
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Jerusalemgo Hiri Agintaritzak 60.000 etxe eraikitzeko asmoa du, horietako 50.000 inguru hirigunearen ekialdean: eremu palestinarrean. Israelgo Maariv hedabideak jakinarazi duenez, eraikuntza txosteneko datuek argi utzi dute inguru hori dela egokiena, gainerakoan ez dagoelako eraikin berririk egiteko lekurik, eta egin asmo dituzten etxebizitzen erdiak onartu ditu dagoeneko.

Benjamin Netanyahu Israelgo Lehen ministroak, berriz, ezarritako koloniak handituko dituela adierazi du, legez kanpoko berriak eraiki beharrean: «Koloniak indartzeko modurik errazena da; izan ere, horiek beti egongo dira Israelen agintaritzapean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.