Israelek atxiloaldi administratiboa luzatu dio itunaren alde egin zuen preso bati
Xeikh Bassam al-Saadi preso palestinarrak beste sei hilabete egin beharko ditu kartzelan, bere kontrako karguak zeintzuk diren jakin barik. Israelgo auzitegi militar batek atxiloaldi administratiboa luzatzea erabaki zuen herenegun, joan den maiatzaren 14an Tel Avivek eta aste luzez gose greban egon ziren preso palestinarrek sinatutako akordioari muzin eginez. Zisjordaniako Jenin hiriko jihad islamikoko burua da Al-Saadi, eta joan den hilean Israelekin sinatutako akordioa lortzeko negoziazioetan izan zuen parte hartzea oso garrantzitsua izan zen, Jawad Boulos Presoen Elkarteko abokatuaren arabera. Bestalde, Israelek Gazari eraso egiten jarraitzen du. Atzo, bi lekutan jaurti zituen bonbak, eta zazpi zauritu eragin, lau ume tartean. Atzo bertan, joan den barikuko aire erasoan zauritutako 18 urteko gazte palestinar bat hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu