Israelek atxiloketak egiten jarraituko duela diote preso palestinarrek

Xehetasunak argitzeke daudela dio presoen ordezkariak; Hamasek PANen gobernu aldaketak kritikatu ditu

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Preso palestinarrek gose greba masiboa amaitzea adostu zuten astelehenean, Israelek bakartze zigorrak etetea, senideen bisitak onartzea eta atxiloketa administratiborik ez berritzea onartu ondoren. Baina hainbat preso palestinarrek salatu du itunarekin Israelek orain arte bezala atxiloketaadministratiboak egiten jarraituko duela. Qadura Fares preso palestinarren ordezkariak adierazi du akordioa «garaipen» bat dela, baina aitortu du xehetasunak argitzeke daudela.

Inolako deliturik leporatu gabe sei hilabetez preso edukitzea eta zigorra behin eta berriz luzatzea ahalbidetzen du lege militar batek. 322 presoren atxiloaldia ez luzatzeari baldintza jarri dio Tel Avivek: horien aurkako salaketak jartzea ahalbidetzen duen informazioa ez agertzea.

Erabaki «bidegabea»

Hamasek PAN Palestinako Aginte Nazionalak egin duen gobernu aldaketa kritikatu du. Asteazkenean gobernu berria izendatu zuen Mahmud Abbas PANeko buruak, zortzi ministro berrirekin. Hamasek dio erabaki «bidegabea» dela. Izan ere, Al-Fatahen eta Hamasen adiskidetze itunaren arabera, Abbasek batasun gobernu bat eratu behar du, baina akordioa ez aurrera eta ez atzera dago.

Bestalde, Israelgo armadak gutxienez zazpi lagun zauritu ditu Gazan egindako erasoan eta horietako bi «larri» daudela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.