Israelek atzera bota du koloniak arautzeko legea
JERUSALEM. Israelgo Parlamentuak atzera bota du Zisjordaniako lurretako koloniak arautzeko lege ekimena. Israelgo eskuin muturreko hainbat alderdik aurkeztu zuten palestinarren lurretan eraikitako bost eraikin hustu ditzaten saihesteko lege proposamena. Egun berean, Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak Zisjordanian 850 etxebizitza eraikitzea onartu du, eta kargutik botatzeko mehatxua egin die parlamentariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu