Mundua

Israelek berriz ekingo die palestinarren kontrako "eraso zehatzei"

Ekintzaile palestinarrek kohete bidez egiten dizkieten erasoei erantzuteko modua, Olmerten Gobernuaren arabera. Operazio "zehatzak" izango direla agindu du, eta eraso horiek egin arren azaro amaieran hitzartutako su-etenari eusten diotela.

2006ko abenduaren 27a
13:22
Entzun
Israelen aurka koheteak jaurtitzen dituzten ekintzaile palestinarren kontrako erasoei berriro ekitea erabaki du Ehud Olmert lehen ministroak, Amir Peretz Defentsa ministroarekin batera. Azaroaren 26an palestinarrekin hitzartutako su-etena auzitan jarri dezake erabaki horrek.

Olmerten bulegoak azaldu duenez, operazio horiek "zehatzak eta bereziak" izango dira: hau da, beren kontrako erasoak saihestea izango dute xede bakar. Eraso horiek ez dutela su-etena urratzen iritzio dio Olmerten Gobernuak.

Azken orduetan palestinarrek ugaritu egin dituzte kohete bidezko erasoak, eta erabakia horregatik hartu duela nabarmendu du Israelgo Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.