Mundua

Israelek bi ekintzaile palestinar hil ditu, Hamasek bart su-etena iragarri duen arren

Israelek atzo bost palestinar hil eta 35 zauritu zituen Gazan, hainbat bonbardaketetan.

2011ko apirilaren 8a
14:15
Entzun

Israelek Hamaseko bi ekintzaile hil ditu gaur goizean Gazan burutu duen bonbardaketan, Hamasek berak baieztatu duenez. Alferrikakoa da oraingoz, beraz, bart Palestinako erakunde armatuak Israelen biolentzia eteteko iragarri duen su-etena. Hamasek ohar batean jakinarazi duenez, Israelen erasoen aurrean hartu du erabakia, biolentzia gorakada eteteko. "Gazako fakzio eta talde armatu guztiekin harremanetan jarri gara eta su-etenaren iragarpena jakinarazi diegu".

Atzo bost palestinar hil zituen Israelek eta 35 zauritu zituen airez egindako hainbat erasotan. Albiste agentzien arabera, hiru ekintzaile, polizia bat eta zibil bat dira hildakoak. Israelek esan du Gazatik Israelera botatako suzi bati erantzunez erasotu zuela. Israelen aurkako aipatu eraso horretan bi pertsona zauritu ziren atzo, Israeleko iturri ofizialen arabera.

Ohar batean, Hamasek bere egin zuen eraso hori, eta Israel palestinarren aurka burutzen ari den krimenei erantzunez egin duela jakinarazi zuen. Israelgo Defentsa ministroak "baliabide guztiak erabiliz" eman zuen eraso horri erantzuteko agindua, eta hortik gutxira hainbat gerrarako hegazkin eta helikopterok bonbardatu zuten Gaza ekialdea, iparraldea eta hegoaldea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.