Ekialde Hurbila

Israelek bi palestinar hil ditu eta 20 bat zauritu ditu Gazan, "garbiketa operazio" batean

"Garbiketa operazioa" egin du Israelgo Armadak Gazako Jan Juneseko errefuxiatu eremuan, eta bi palestinar hil dituzte, beste 20 bat zauritu dituzte, eta, halaber, 20 etxe suntsitu dituzte. Gainera, israeldarren hondeatzeko makinek hainbat soro ere hondatu dituzte, kolono juduentzako lekua egiteko. Tankeak, hondeatzeko makinak eta Apache helikopteroak erabili dituzte sarraldi horretan.

2004ko maiatzaren 4a
16:12
Entzun
Hildako palestinarretako batek 25 urte zeuzkan eta HAMAS mugimenduko kidea zela agertu dute palestinarren segurtasun zerbitzuko iturriek. Bestea, berriz, 16 urteko mutiko bat zen Naser Ospitalak jakinarazi duenez.

Bi lagun horiek hiltzeaz gain, beste 20 bat palestinar zauritu dira Israelgo soldaduen eta erresistentzia palestinarraren arteko tiroketetan. Nolanahi ere, zaurietako asko zibilak dira; Israelgo Armadako Apache helikoptero batek jaurtitako bi misilek harrapatu dituzte.

Bart goizaldean sartu da Israelgo Armada Gazako Jan Junesko errefuxiatu eremuan. Buruzagien arabera, ekintzaile palestinarren gordelekuak dira Jan Junesko gune asko, eta haiek "garbitzea" zen sarraldiaren xedea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.