Israelek dio gertutik zaintzen duela Sirian jazotzen ari dena

2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Ehud Barack Israelgo Defentsa ministroak jakinarazi du gertutik ari direla jarraitzen Siriako egoera. Armadako goi kargudunei zaintza indartzeko agindu die. Aviv Kochavi jeneralak Israelgo Legebiltzarrean jakinarazi duenez, Baxar al-Assad Siriako presidenteak Golango Gainetan —Israelek okupatutako eremutik gertu— zituen soldadu gehienak gatazka guneetara igorri ditu. Horietako gehienak, Damaskora. Al-Assaden gobernuak gehienez bi urte iraungo duela aurreikusi du Kochavik. Bestalde, Sirian talde jihadistak areagotzen ari direla ohartarazi du, eta Golango Gainetatik Siriako armadak erasoak egin ditzakeela, «desegin aurreko desesperazioan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.