Iraultza herrialde arabiarretan: Egipto

Israelek Egipton duen enbaxadoreak herrialdea utzi du bart gaueko erasoengatik

Herrialdean eman beharrezko aldaketak oso mantxo doazela salatzeko milaka lagunek atzo egindako manifestazioaren ondoren, Israelek Kairon duen enbaxadari eraso egin zioten ehundaka pertsonak.

2011ko irailaren 10a
16:01
Entzun

Atzo ehundaka lagunek Israelek Kairon duen enbaxadari eraso egin ostean, Yitzhak Levanon Israelek Egipton duen enbaxadoreak herrialdetik ihes egin du bere familia eta diplomazia taldeko hainbat kiderekin batera.

Herrialdean eman beharrezko aldaketak oso mantxo gauzatzen ari direla salatzeko eta iraultza bizirik dagoela aldarrikatzeko egin zen protesta baten ondoren, ehundaka pertsona Israelgo enbaxadara gerturatu ziren. Polizia bertan bazegoen ere, enbaxada inguratzen duen harresia bota zuen eta barrura sartu ziren; milaka dokumentu bta zituzten kalera. Erasoaren ondoren Poliziarekin eta Armadarekin izandako liskarretan gutxienez 3 pertsona hil ziren, 1050 inguru  zauritu ziren eta gutxienez 17 lagun atxilotu zituzten. 

Israeleko enbaxadorearen ihesaren ondorioz eta gertakarien larritasuna ikusita, Egiptoko krisi kabinete bat bildu da eta herrialdeko lehen ministroak alerta egoera ezarri du eta herrialde osoko polizien oporrak bertan behera utzi ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.