Ekialde hurbila
Israelek erabat isolatu du Gaza lurralde okupatua, Erezeko pasabidea itxiz
Israelgo Gobernuak Erezeko muga pasabide 24 orduz erabat ixtea erabaki du, Gaza lurralde okupatua erabat isolatuta utziz. Atzo izandako atentatu suizidari aurre egiteko neurria dela esan du Ariel Sharonen Gobernuak. Neurri berri horren ondorioz, 4.000 palestinar inguru lanera joan gabe gelditu dira, pasabide horretan dagoen industrialdera ezingo baitira iritsi. Halaber, atzoko atentatu horrek kalte material ugari eragin zituen industrialde horretako pabilioi askotan.
Rim Salah Riashi emakumezkoa izan zen atzoko atentatu suizidaren egilea, Hamas erakundeko lehena. Salah Riashik hogei kilo lehergailu zeramatzan soinean, eta muga pasabidean bertan eztandarazi zuen, bere burua eta lau israeldar hilez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu