"PAN su-etena iragartzeko prest dago, baldin eta alde bikoa baldin bada; izan ere, horrela izan ezean, ez da ezer lortuko", azpimarratu du Rayubek.
Israelek estrategiatzat jo eta uko egin dio proposamenari. Israelgo lehen ministroaren bozeramaile Raanan Gissinek adierazi duenez, "ez gara berriro meniaren tranpan eroriko. Bakerako oztopo den Jasser Arafat kentzeko mehatxuarekin presioa egin ondoren etorri da PANen proposamena".
Tel Avivekin harremanak hautsiko ditu Liga Arabiarrak, Arafat kanporatuz gero
Liga Arabiarrak jakitera eman duenez, Israelek Arafat kanporatzea erabakitzen badu harremanak hautsiko ditu Tel Avivekin. Erakundeko idazkari Amr Moussak Kaironek adierazi duenez, "Jasser Arafat kanporatzen badute, Israelekin harreman diplomatikoak dituzten herrialdeek hautsi egin beharko dituzte". Arafat kanporatzeko erabakia "indarkeria sustatzeko eta bake prozesuaren jarraipena oztopatzeko baino balio ez duela" gaineratu du.
Ekialde Hurbila
Israelek eraso batekin erantzun dio Palestinako Aginte Nazionalak luzatu dion su-eten proposamenari
Israelek Jihad Islamika erakundeko ekintzaile Mayed Abu Doshen hilketarekin erantzun dio PAN Palestinako Aginte Nazionalak luzatu dion su-eten proposamenari. Hilketaren aurretik, Palestinako Segurtasun Nazionaleko Kontseiluko buru Yibril Rayub Koronelak Israeli alde biko su-etena proposatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu