Israelgo armadak eta Gazako hainbat ekintzaile taldek indarkeria albo batera uzteko akordioa lortu dute, Egiptoko Gobernuko bitartekari batek jakinarazi duenez. Haren arabera, akordio hori Egiptori esker lortu dute. "Egungo operazioak geratzea" hitzartu dutela azaldu dute iturri berdinek, eta Israelek "hilketak geratzeko konpromisoa" hartu duela.
"Akordioa dago. Lasaitasunerantz goaz, eta badirudi atzean utzi ditugula gertakari horiek", esan du Matan Vilani Israelgo Defentsa ministrordeak.
Bestetik, Jihad Islamikoak ohar baten bidez jakinarazi du "lasaitasunarekin konprometituta" daudela, eta ohartarazi dute hilketekin berriro hasten badira erantzuna "gogorra" izango dela.
Atzo gauetik dago indarrean akordioa.
Ostiraletik Israelek Gazan 25 lagun hil ditu.