Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak eta Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak bi herrialdeen arteko lan taldeak sortuko dituzte, gatazkaren konponbidea lortu asmoz, Olmerten bozeramaile
Miri Eisin-ek esan duenez.
Bi agintariek Jerusalenen bilera egin dute gaur, eta azarorako iragarria dagoen "bake konferentzia erregionalak arrakasta" izan dezan "konpromisoa" agertu dute, Eisinen arabera.
Bi gobernuen ministerioetako kideek osatuko dituzte lan taldeak, eta Olmertek eta Salam Fayad Palestinako Gobernuaren lehen ministroak koordinatuta egongo dira.
Gaur Olmerten egoitzan egin dute bilera.
Mundua
Israelek eta Palestinak lan taldeak sortuko dituzte, konponbidea lortu ahal izateko
Olmert Israelgo lehen ministroak eta Abas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak bilera egin dute gaur Jerusalenen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu