Palestinako gatazka

Israelek ez ditu itzuliko hildako palestinarren gorpuak

Neurri horrekin hiletak manifestazio bilakatzea eragotzi nahi du Israelgo Gobernuak. Horrez gain, gobernuak Jerusalemgo auzo palestinarrak inguratzeko baimena eman dio Poliziari.

bed Al Rahman Shadi Obeidalah hamahiru urteko umearen hileta. ABED AL HASLHAMOUN / EFE
Berria
2015eko urriaren 14a
09:36
Entzun

"Terroristen familiek hiletak terrorismoaren aldeko manifestazio bilakatzen dituzte. Ezin dugu hori onartu", adierazi du Guilas Erdan Israelgo Barne Segurtasun ministroak. Gobernuak berak lurperatuko ditu hildako palestinarrak Israelen. Horretarako, militarren hilerri zaharrak erabiliko dituzte.

Horrekin batera, Israelgo Gobernuak baimena eman dio Poliziari Jerusalemgo auzo palestinarrak inguratzeko, eta egoitza eskubideak ukatzeko "terrorismoz" akusatutako palestinarrei. Eta erasoak egiten dituzten palestinarren etxeak botatzeko lanak indartzeko agindua eman dute.

Israelgo gai militarreko hainbat adituk zalantzan jarri dute auzo palestinarren itxierak izan dezakeen arrakasta. "Erasoak egin nahi dituztenek, beti aurkituko baitute pasatzeko modu bat". Human Rigths Watch gobernuz kanpoko erakundeak berriz, ziurtatu du neurri horrek "jazarpena eta gehiegikeria baino ez duela eragingo". Segurtasun batzordeak polizia gehiago jarriko ditu garraio publikoetan eta militarrak bidaliko ditu gune zehatzerata.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.