Israelek ez duela 1948ko iheslari palestinarrik hartuko esan du Ehud Olmertek

Abbasi errefuxiatuen itzulera bermatuko duela agindu izana ukatu du Israelgo lehen ministroak

Erredakzioa
2008ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak argi utzi du. Tel Avivek ez du onartuko 1948ko gerran-Israelgo estatua sortu zen orduan- atzerrira ihes egindakoerrefuxiatu palestinarrak eta haien ondorengoak euren lurraldera itzultzea. Estatu palestinar baten mugen barnean baino ez bada, eskubide hori ez die bermatuko, beraz, Olmertek. Haaretz Israelgo egunkariak atzoko edizioan zekarren albistea ukatu egin du horrela lehen ministroak.

Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari hamar urteko epean 20.000 errefuxiaturen itzulera bermatuko zuela, lehen ministroak eskaintza horixe egin ziola presidenteari, jasotzen zuen egunerokoak.

Israelgo Gobernuak atzo zabaldutako oharrak, baina, argi eta garbi zehazten du ez dutela horrelako eskaintzarik egin: «Argi geradadila lehen ministroak ez duela inoiz proposatu 20.000 palestinar sarraraztea Israelen». Mahmud Abbasi hain zuzen ere kontrakoa helarazi diotela zehazten zuen agiriak, alegia, akordio batean adostekotan errefuxiatuen itzulera ez dela inongo kasuan bermatuko. «Lehen ministroak iritzi dio errefuxiatu palestinarren arazoak konponbiderik izango duela estatu palestinar baten eraketarekin; ezen, populazio hauen intregrazioa estatu palestinar horren mugen barnean egingo da». Horixe irakurri daiteke testuan.

1948ko gerran ihes egin zuten palestinarrak 700.000tik gora izan ziren eta hauen ondorengoak aintzat hartuta egun 4,5 milioi errefuxiatu palestinar daudela kalkulatzen da.

Erasoak Zisjordanian

PANek agintepean dituen palestinarrak berak ere ez ditu bakean uzten, bien bitartean, Israelek. Zisjordanian atxiloketa eta indarkeria ekintza gehiago egin zituen atzoIsraelek. Nabulus, Hebron eta Belen hirien inguruetan eginiko erasoetan, bi haur palestinar zauritu eta dozena bat gizonezko atxilotu zituzten soldadu israeldarrek.Gazako pasabideak, berriz, herenegun ireki zituen 24 orduz itxita mantendu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.