Urtarrilaren erdialdetik Israelgo Gobernua eta Hamas Palestinako erakundea behin-behineko su-etenean dauden arren, Israelgo armadak gaur ere Gaza (Palestina) bonbardatu egin du. Hegazkinen bidez egin du erasoa. Khan Junes hirian, hango berrien arabera, Hamasen kontrolpeko PAN Palestinako Aginte Nazionaleko gobernuko Barne Ministerioko egoitza izan dute helburuetako bat, eta eraikina txikitu egin dute.
Horretaz gain, Rafa hirian Egiptorako tunelak ere bonbardatu ditu, Hamasek armen trafikorako erabiltzen dituelakoan.
Dena dela, ez da zauriturik izan eraso horietan.
Abenduaren 27tik urtarrilaren erdira arte 1.400 lagun hil (gehienak zibilak, tartean ume, emakume eta zaharrak) eta beste 5.500 palestinar zauritu zituen Israelgo armadak Gazan, Hamasek hara koheteak botatzen zituela argudiatuta. Hamasek hamahiru israeldar hil zituen, horietako 10 soldaduak.
Gainera, milaka etxebizitza, eraikin eta azpiegitura birrindu zituen Israelgo armadak airetik, lurretik eta itsasotik egindako hiru asteko erasoaldiak.
MunDUA
Israelek gaur ere bonbardatu du Gaza, behin-behineko su-etenean egon arren
Erasoak ez du hildakorik eragin. Besteak beste, Hamasen Barne Ministerioko egoitza izan dute jomuga, baita Egiptorako tunelak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu