Israelek Gaza bonbardatu du gauean, eta ondorioz sei pertsona zauri eta beste bat desagertu dira. Zauritutakoen artean bi haur daude, Gazako osasun zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez. Desagertutakoaren berririk ez dute bonbarketa gertatuz geroztik, eta bila ari dira.
Israelek esan du atzo Gazatik Israelera jaurti zituzten suziengatik bonbardatu duela, eta "bi kontrabando tunel eta lau terrorista gune" zituela jomuga. Gazatik jaurti zituzten suziek ez zuten zauriturik eragin. Horrelakoei ziurtasunez erantzungo diela mehatxu egin du, gainera.