mundua

Israelek Gaza bonbardatu du

Palestinarrek bi suziri bota zituztelako "erantzun" du horrela armadak. Oraingoz, ez dute esan inor hil denik. 

2011ko abuztuaren 4a
20:41
Entzun

Palestinar ekintzaileek azkeneko egunetan Israelera bi suziri bota dituztelako, Israelek, "erantzun gisa", Gaza (Palestina) bonbardatu du bart. "Gazako bi gune terroristari eraso egin diegu", esan du armadak. Kontrabandako tunel bat ere jo du, haren arabera. Oraingoz, ez dute jakinarazi inor hil den. 

Palestinarrek botatako suziriekin ez zen hildakorik izan.

"Gure herriko zibilen eta soldaduen kontrako erasorik ez dugu onartuko, eta erantzun egingo dugu saioak daudenean", dio Israelgo armadak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.