Ekialde Hurbila

Israelek Gaza eta Zisjordaniako sarrera-irteerak itxi ditu “segurtasunagatik”

Israelek Gaza eta Zisjordaniarako sarrera-irteerak galarazi ditu, atzo jazotako atentatuaren ondoren “segurtasun gisa”. Suizida batek gerrian zeramatzan lehergailuak leherrarazi zituen Netanya merkataritza gunean eta, ondorioz, 4 emakume hil eta 24 lagun zauritu ziren. Hala, “segurtasunagatik”, Gaza eta Zisjordania erabat ixtea erabaki dute Israelgo lehen ministro Ariel Sharon eta Defentsa ministro Shaul Mofazek.

2005eko uztailaren 13a
11:28
Entzun
Ahmed Sami Abu Khali 18 urteko gazteak Hasharon merkataritza gunera inguratu eta gerrikoan zeramatzan lehergailuak leherrarazi zituen, Netanya hirian. Egunotan Joko Makabeoak direla eta, jende ugari dabil merkataritza gunean. Erasoan 4 lagun hil ziren, eta 24 lagun zauritu, horietatik 5 larri daude.

Erasoa Jihad Islamikoaren Zisjordaniako adar batek hartu du bere gain. Erakundeak Gazan duen adarrak, baina, ukatu egin du atentatuan parte hartu izana. Martxoan Kairon sinatu zuten “su-etena”mantentzen dutela gaineratu zuen erakundeak.

Israelgo lehen ministro Ariel Sharon eta Defentsa ministro Shaul Mofazek Gaza eta Zisjordaniako ateak ixteko hartutako erabakiaren ondorioz, Israelen sartzeko baimena duten milaka palestinarrek ezingo dute bertara sartu. Israeldarrak Gazara eta Zisjordaniara sartzeko debekua luzatu egingo da arik eta israeldarrek lur hauek utzi arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.