Israelek Gazan 25 lagun hil ditu iragan ostiralean erasoak hasi zituenetik

Benjamin Netanyahuk esan du armadak ugaritu egin ditzakeela operazioak, «erasoak gelditu ezean»

Erredakzioa
2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Israelgo armadak gutxienez 25 lagun hil ditu Gazan, eta beste 70 zauritu, joan den ostiralean hasi eta oraindik ere jarraitzen duten aire erasoetan. Gainera, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak mehatxu egin die palestinarrei, armadak operazioak ugaritu ditzakeela eta, beharrezkoa den bitartean, aire erasoekin jarraitzeko prest daudela. Atzo zazpi lagun hil zituen Tel Avivek, eta azken erasoan, familia bereko bi zibil eta beste adingabe bat hil zituen. Atzoko lehen erasoan, berriz, Mohamed al-Hesumi gizona(65 urte) eta Fayza al-Hesumi alaba hil zituen (30 urte), misil batek haien etxea jota.

Israelgo armadak azaldu duenez, Gazatik «etengabe» jaurtitzen ari diren misilei emaniko erantzuna dira aire erasoak. Tel Avivek iazko abuztuaz geroztik izan den indarkeria boladarik gogorrena eragin du Gazan; bigarrena 2008ko abendutik 2009ko urtarrilera arteko Berun Urtua operazioaz geroztik —1.400 palestinar hil zituen Israelek orduan,gehienak zibilak—.

Arabiar Ligaren eskaria NBEri

Tel Aviven erasoek kezka sortu dute nazioartean, eta Arabiar Ligak Israelen bonbardaketak eteteko «jarrera erabakigarria» hartzeko eskatu dio NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari. «Kontseiluak bere gain hartu behar du Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa eta Genevako 1949ko Hitzarmena urratzen ari den erasoa geldiarazteko erantzukizuna», adierazi du Nabil al-Arabik, Arabiar Ligako idazkari nagusiak.

AEBek ere hitz egin dute, eta «kemenik handienarekin» gaitzetsi dute Ekialde Hurbilean piztutako indarkeria bolada. Hala ere, Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak alde bakar bati egotzi dio errua: «Kemenik handienarekin gaitzesten dut asteburuan Gazatik Israel hegoaldera misilak jaurti izana. Erasoaketeteko, berehala ekiteko eskatzen diet arduradunei». Era berean, «bi aldeei» eskatu die barealdia berreskuratzeko ahalegina egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.