palestina

Israelek Gazara zihoan 'Askatasuna III' flotilla abordatu du nazioarteko uretan

Nazioarteko uretan atzeman du Marianne itsasontzi nagusia. Sendagaiak eta eguzki panelak zeramatzan.

'Marianne' ontzian zihoazenak. BERRIA
2015eko ekainaren 29a
14:21
Entzun

 Askatasuna III flotaren itsasontzi nagusia zen Marianne itsasontzia. Aurten hirugarrengoz Gazara nazioarteko laguntza eramaten saiatzea zuen helburu flotillak, baina, aurrekoetan bezala, Israelek bertan behera utzi du egitasmoa.

Hainbat herrialdetako 50 ekintzaile inguruk osatzen zuten elkartasun flota, eta Marianne ontzian zehazki, hemezortzi zihoazen; besteak beste, Bassel Ghattas Israelgo diputatu arabiarra zihoan haiekin. Suediar bandera du ontziak, eta, Ghattasez gain, suediarrak, kanadiarrak, zeelandarrak, tunisiarrak, norvegiar bat, errusiar bat, galiziar bat eta marokoar bat zihoazen. Horien artean daude Ddor Feiler musikaria, Moncef Marzuki Tunisiako presidente ohia, Ana Miranda BNGko europarlamentaria eta hainbat kazetari.

Ekintzaileek gogor kritikatu dute Israelen jarrera. Gazan ia bi milioi lagun "kontzentrazio esparruan" edukitzeaz gainera, Mediterraneoko uretan "blokeoa" ezarri dutela salatu dute. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du Hamas laguntzera zihoazela flotilla, eta Israelgo segurtasun indarrak zoriondu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.