Igandean Hamaseko Izzedine al Kassem Batailoia talde armatuko lau ustezko kide hil zituen Israelek Gazan, helikopteroz eginiko eraso batean. Antza denez, Ahmed Aishtaui eta Hamas taldeko beste hiru ustezko kide hil ziren. Israelek hilketa selektiboekin jarraitzeko asmo irmoa agertu du azken egunetan. Tel Avivek ekintzaileen aurka aritu ez izana egotzi zion Jasser Arafat PAN Palestinako Aginte Nazioaleko buruari.
Izzedine al Kassem Batailoiek zabaldutako komunikatu ofizial batean, lau kideen heriotza mendekatuko dutela iragarri du Hamasek.
Gaza eta Nabulus hiria setio egoeran daude. Hamaseko kideek bizia galdu zuten erasoarengatik Israelen aurka talde islamikoek mendeku ekintzarik egin ez dezaten hartu duten neurria dela esan du Tel Avivek.
EKIALDE HURBILEKO GATAZKA
Israelek gogor ekin dio ekintzaileen aurka
Igande gauean hildako lau kideengatik, mendekua eskatu du Hamas erakunde islamikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu