mundua

Israelek hamabost lagun hil ditu Gazan, bonbardaketetan

Bere herrialdera azken orduetan 45 suziri bota izana leporatu die palestinarrei.

2012ko martxoaren 10a
19:09
Entzun

Israelgo armadak hamalau lagun hil ditu gaur Gazan (Palestina), bonbardaketa batzuk eginda. Israelera azkeneko 24 orduetan 45 suziri bota izana egotzi die palestinarrei, eta esan du ez duela halakorik onartuko eta halakoetan beti indarra erabiliko duela. Hildakoen artean ekintzaileen buruetako bat dagoela zabaldu dute.

Bonba batzuk Gazako Legebiltzarraren inguruetan erori dira, Mann Palestinako berri agentziak esan duenez, eta eraso horretan bi pertsona zendu dira. 

Gazako telebistak dio beste hogeiren bat lagun zaurituta daudela.

Bonbardaketek aurrera jarraitzen dute. 

Israelen arabera, bere hegoaldera eroritako suzirien bidez lau pertsona zauritu dira, haietako bat larri dago, eta 500.000 bizilagunek babesa aurkitu behar izan dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.