Israelgo Armada Gazan (Palestina) sartu da gaur ere, eta Hamasen adar armatuko zazpi kide hil ditu. Erasoan, Hamasen satelite bidezko telebista kateko kazetari bat zauritu dute, baita beste zazpi lagun ere.
Goizek seiak baino pixka bat lehenago sartu dira israeldar militarrak Gazan, dozenaka tanke eta helikopterorekin. "Terroristak bilatzeko ohiko operazioa izan da", esan du Armadako arduradun batek.
Palestina
Israelek Hamaseko zazpi kide hil ditu Gazan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu