Ekialde hurbila

Israelek hildako bost palestinarrengatik mendekua hartuko duela dio Jihad Islamikoak

Tulkarem errefuxiatuen gunean bost palestinar hil dituzte goizaldean Israelgo soldaduek, eta Jihan Islamikoak "mendeku mingarria" hartuko duela iragarri du. Israelek jakinarazi duenez Jihadeko buruzagiak atxilotzeko operazioa egin dute goizean. Palestinako iturrien arabera, berriz, militarrek tiroak bota dituzte zibilen kontra, eta bost lagun hil. PAN Palestinako Aginte Nazionalak tiroketa salatu du, eta bere iritzian horrek erakusten du "Israelek ez duela bakerik nahi".

2005eko abuztuaren 25a
18:43
Entzun
16 urteko bi gazte daude Israelgo soldaduek hildako palestinarren artean, eta baita beste adin txikiko bat ere. Hiru horietatik bi Al Fatahko kideak ziren Palestinarrek azaldu dutenez, eta Israelgo Armadaren iritzian beste biak militante islamista ezagunak ziren.

Israelgo iturriek azaldu dutenez, palestinarrek eraso egin diete, eta beraiek orduan hasi dira tiroka. Palestinarrek diotenez, berriz, soldaduak Palestinako matrikula zuen ibilgailu batean sartu dira errefuxiatu gunera eta zibilen kontra tiroak botatzeari ekin diote.

PAN Palestinako Aginte Nazionalak salatu egin du "krimena", eta beraien iritzian, garbi ikusi da "Israelek ez duela bakerik nahi".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.