Palestina

Israelek hiru adingabe palestinar hil ditu Gazan

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 200 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek martxoaren amaieran protestak hasi zituztenetik.

Gazako palestinarren protestak, Israelen hesitik gertu, joan den astean. MOHAMMED SABER, EFE.
2018ko urriaren 29a
12:58
Entzun

13 urte zituzten bi gaztek, eta 14 hirugarrenak. Jan Yunis herriaren ekialdean hil zituen hirurak Israelgo armadak, igandean, airez bonbardatuta; israeldarren esanetan, "segurtasun hesiari kalte egiten" ari zitzaizkion milizianoak zirelako.

PAE Palestina Askatzeko Erakundeko exekutiboko kide Hanan Ashrawik salatu duenez, "gerra krimena" izan da hilketa, eta Nazioarteko Krimen Auzitegiari eskatu dio hura zigortzeko. "Haur palestinarrak nahita hiltzen ari da Israel", esan du: "Nazioarteko komunitateak isilik jarraitzen duen btartean, herri palestinarrak hamarkadetan pairatutako injustiziak ez du etenik izango".

Martxoaren 30ean —Lurraren Eguna da palestinarrentzat— Itzuleraren Martxa Handiaabiatzera deitu zuten palestinarrek, eta hilabete baino gehiago iraun zuten lehen protestek. Geroztik, Gazako osasun iturrien arabera, 200 palestinar baino gehiago hil dituzte israeldarrek.

Egunik latzena maiatzaren 14a izan zen, Ameriketako Estatu Batuek Jerusalemen enbaxada ireki zuten eguna. Militar israeldarrek 60 palestinar hil eta 2.700 inguru zauritu zituzten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.