Libanoko Gobernuak egindako proposamenaren arabera, 15.000 soldadu hedatuko lirateke gatazkan diren bi herrialdeen arteko mugan Israelgo Armadako soldaduak erretiratu ostean. Horretarako erreserbista libanoarrak mugiaraziko dituzte.
Ehud Olmertek agerraldia egin du gaur eta "urrats interesgarria" iritzi dio Libanoko Gobernuaren proposamenari. Hala ere, azaldu du jorratu egin beharko litzatekeela eta izan ditzakeen ondorioak aztertu. Olmerten esanetan aplikagarria den ala ez ikusi beharra dago eta baita zein epetan ere. Israelek, baina, dio Libanoko soldaduen hedatzen badira, nazioarteko indar batek eta Hezbolaren armagabetzeak lagunduta izan behar luke.
Proposamenak, gainera, Hezbola ordezkatzen duten ministro xiiten babesarekin onartu du Libanoko Gobernuak. Beraz, NBEak ebazpen bat onartzeko urratsa izan daiteke eta Hebzolaren babesa du.
NBEren bilera
NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluan gerra gerarazteko ebazpena hitzartu nahian dabiltzan bitartean, Libanoko eremuk zabalagoa mendean hartzeko prestatzen ari da Israel. Amir Peretz Defentsa ministroak eman du horren berri, eta "Hezbolaren aurkako gerrarekin" aurrera jarraitzeko borondate irmoa agertu du. Bide diplomatikoari dagokionez, NBEko Segurtasun Kontseiluan adostasuna hurbil dagoela iragarri du Alemaniak.
NBEko Segurtasun Kontseiluan Israel eta Libanoren artean piztu den gerra geraraztea helburu lukeen ebazpen bat itundu nahian dabiltza, AEBek eta Frantziak joan den asteburuan lortu zuten adostasunetik abiatuta. Hitzarmen horren arabera, nazioarteko indarrak zabalduko lituzkete Libanon Hezbola gerrillari eusteko. Hala ere, Libano eta Liga Arabiarra ez daude ados proposamenarekin, Israelek Libanon sartu dituen hamar mila soldaduen erretiratzea ez duelako aurreikusten. Ildo horretatik, herrialdearen hegoaldean, Hezbola gerrilla indartsu den eremuan, bere Armadako 15.000 soldadu ezartzea proposatu du Libanok, eta Hezbola ados legoke ekimen horrekin.
Nolanahi ere, NBEko Segurtasun Kontseiluan adostasuna hurbil dagoela aurreratu du Alemaniak, baina zehaztu gabe Israeli Libanotik erretiratzea exijituko zaion edo ez.
Bitartean, Libanoko eremu zabalagoak menpean hartzeko prestatzen ari direla jakinarazi du Amir Peretz Israelgo Defentsa ministroak. Hezbolaren aurkako gerrarekin aurrera jarratzeiko asmo sendoa dutela agertu du Peretzek, eta lurreko ofentsiba baten bidez Libanon barnerago sartu eta zati handiagoa okupatzekotan direla.
Ekialde Hurbila
Israelek "interesgarritzat" jo du mugan 15.000 soldadu hedatzeko Libanok egindako proposamena
"Proposamen interesgarria da, aztertu beharrekoa", esan du Ehud Olmert Israelgo lehen minnistroak. Hain zuzen ere, Fuad Siniora Libanoko lehen ministroak Israel eta Libanoren arteko mugan 15.000 soldadu hedatzeko proposamena egin dio. Egun bizi den egoerari amaiera emateko eskaintza egin du Libanok. Soldadu Israeldarrak herrialdearen hegoaldetik ateratzea ahalbidetuko luke. Gainera, Israelek, NBEak bezalaxe, Libanoko Gobernuak herrialdearen kontrola eskuratu dezan nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu