Israelek istiluen aurkako materialaz jabetzeko baimena eman dio PANi

2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Israelgo Gobernuak istiluen aurkako materiala erosteko baimena eman dio PANi, Palestinako estatua aitortzeko NBEren bozketaren ostean sor daitezkeen liskarretarako.

PANeko segurtasun indarrak Israelgo hainbat enpresarekin jarri dira harremanetan, besteak beste, negar gasak eta gomazko balak erosteko, Haaretz egunkariaren arabera. Hilaren bukaera aldera, palestinarren manifestazioak ugaritu egingo direla uste du Tel Avivek, eta PANeko Poliziak ere egoera baretzea nahi du. Gainera, Israelgo armadak kolonoak armatu eta entrenatu ditu udan. Kolonietan sartzen ahalegintzen diren palestinarrak gelditzeko, eliteko tiratzaileak jarriko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.