Israelek bart lau obus jaurti ditu Libano hegoaldera, hemendik aurretik hiruzpalau suziri bota dituztelako Israelera. Libanoko iturriek oraindik ez dute esan bart gaueko erasoaren ondorioz inor hil edo zauritu den.
Aita el Chaab herrira erori dira obusak, eta herrialdeko eta Nazio Batuetako militarrak hara joan dira, egoera kontrolpean izateko asmoz.
Libanoko inork oraindik ez du bere gain hartu koheteen ekintza. Israelek jakinarazi du ez dela biktimarik izan, eta aipatu du erasoa jaso duelako bota dituela berak obusak.
Abuztuan antzeko gertaera izan zen. 2006an, berriz, Israelen eta Hezbola Libanoko taldearen arteko 34 eguneko gerra.