Joan den abuztuaren 28an hasi zuen Kofi Annanek bira Ekialde Hurbilean barrena. Geroztik hainbat aldiz eskatu dio Israeli Libanoren gaineko blokeoa kentzeko. Gaur, berriz, Mubarakekin bildu da Alexandriako Ras al Tin Jauregian eta “hurrengo 48 orduetan berri onak” espero dituela adierazi du. Egiptoko atzerri ministro Ahmed Abul Gheit ere bileran izan da eta Annanekin batera prentsaurrekoa eskaini du batzarraren ondotik.
Libanora ailegatzen diren itsasontzi eta hegazkinek Israelgo Gobernuari baimena eskatu behar izaten diote Libanoko lurretan sartzeko. Atzo, ordea, Qatar Airwayseko hegazkin bat sartu zen Beiruten, aurreko tramite hori egin gabe eta Libanoko Gobernuak blokeoa hausteko deia egin zuen. Israelek, bestalde, Qatar Airwaysen hegaldia Isralego Gobernuak“bideratu” zuela esan zuen.
Ekialde Hurbileko biran, Annan Alexandrian bertan bilduko da Liga Arabiarreko idazkari nagusi Amro Musarekin.
Mundua
Israelek Libanon ezarritako blokeoa datozen 48 orduetan amaituko dela iragarri du Annanek
NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Annanek Israelgo Armadak Libanoko mugetan ezarritako itsas eta aire blokeoa “datozen 48 ordutan” kentzea espero du. Annan Egiptoko presidente Hosni Mubarakekin bildu da gaur Alexandrian, Ekialde Hurbilean egiten ari den biraren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu