Negoziazioak "segituan eta aurreko baldintzarik gabe" berriro has ditzaten eskatzeko, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidaliko dio Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari. Hala zabaldu du gaur Haaretz egunkariak, Israelgo Gobernuko iturriak aipatuz.
"Mezua izango da Israel interesatuta dagoela palestinarrekin negoziazioetan aurrera egiteko. Helburua berriro elkarrizketak hastea da, eta ez soilik protokoloaren gaineko gutunak trukatzea", esan du iturri berdinak.
Martxoan Abbasek gutuna bidali zion Netanyahuri, Palestinako Estatuaren oinarriak finkatzeko, eta Palestinan soldaduen kokalekuak ez eraikitzeko eskatzeko. Netanyahuk, ordea, ez du eskatutakoa bete.
Abbasek ere Netanyahuri gutuna bidaliko diola zabaldu du Efe berri agentziak. "Gutuna prest dago, eta Netanyahuri eskatu zaio ofizialki palestinako ordezkariekin biltzeko, gutun hori helarazteko", jaso du Efe agentziak identifikatu gabeko Palestinako iturriak aipatuz.