MunDUA

Israelek sei palestinar hil ditu Gazan

Ekainean hitzartu zuten su-etenetik lehen aldiz sartu da Palestinako lurralde hartan.

2008ko azaroaren 5a
09:28
Entzun
Israelgo Armada bart sartu da ekainetik aurreneko aldiz Gazan (Palestina) eta bertako sei lagun hil ditu. Erdialdean hil dituzte sei haiek, airez eta lurrez egindako erasoan. Palestinarrek aurre egin diete, Israelera koheteak botata; ez dute zauriturik eragin.



Ekainaren 19tik Gazan su-etenean daude israeldarrak eta palestinarrak. Hamas erakundeak agintzen du han, iazko ekainetik.

Israelgo Armadako bozeramaile batek adierazi du gaur egin duten sarrera "puntuala" izan dela. "Gure soldaduen bahiketak saihesteko mehatxu handia da hango tunel bat, eta hori txikitzera joan gara".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.