Mundua

Israelek sei ume palestinar hil ditu azken orduetan

Haietako bat sei hilabeteko haur bat zen. Israelek dio Hamasen kontra egin nahi izan duela eraso horietan.

2008ko otsailaren 28a
17:45
Entzun
Azkeneko 24 orduetan 23 lagun hil ditu Israelgo Armadak Gazan eta Zisjordanian (Palestina), gune horietako osasun zentroetako iturriek esan dutenez. Hildakoen artean sei haur daude -haietako bat sei hilabetekoa, eta besteak 8 eta 12 urte bitartekoak-.

Hogei lagun Gazan zendu dira eta hiru Zisjordanian. Airez egin ditu erasoa armadak, Hamasen kontra egin nahian, hauek atzo Israelera 50 kohete bota zituztelakoan. Hain zuzen ere, kohete horietako bat ikasle israeldar bat hil zuen Sderoten.

Israelek adierazi duenez, hildakoetatik hamahiru lagun Hamaseko kideak ziren, eta beste hiru ere "terroristatzat" jo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.