Mundua

Israelek Siriari eraso dio, hegazkinez

Siriak erantzun egin du, israeldarren hegazkinak euren lurraldean sartu ondoren. Ez da inor zauritu.

2007ko irailaren 6a
15:26
Entzun
Israelgo Armadaren hegazkinak Sirian sartu dira bart, ipar-ekialdean, eta eraso egin diote, siriar militarren agintariek jakinarazi dutenez. Siriak erantzun egin dio, tiro eginez hegazkinen kontrako bateriekin, "erasoari aurre egiteko eskubidea" zutela-eta. Dena dela, ez da inor zauritu eta kalte materialik ez da egon.

Iturri haien arabera, inor bizi ez den gunea erasotu dute israeldarrek, eta ondoren ihes egin dute.

Siriak "unerik egokienean" Israel "etsaiari" eraso egiteko "eskubidea gorde" egiten duela adierazi du bertako armadako bozeramaileak batek.

Israelgo Armada, berriz, Siriak emandako informazioa aztertzen ari da. "Oraingoz, ez dugu esaten gezurra denik, ezta egia denik ere".

Gaurkoaren aurretik, Israelgo hegazkinek Siria azkeneko aldiz 2003ko urrian tirokatu zuten. Palestinar iheslarien gune bat erasotu zuten, Ein Tzacheb-en. Inor ez zegoen orduan han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.