mundua

Israelek uko egin dio NBEk bere programa nuklearra ikuskatzeari

2012ko abenduaren 5a
11:41
Entzun

NBE Nazio Batuen Erakundeak Israelen ustezko programa nuklearra ikuskatzeko asmoa du, baina Israelek uko egin dio eskaerari. NBEk duela hamar urte ebazpen bat onartu zuen, eta urtez urtez berresten du. Azkeneko batzarrean ere gehiengo handi batek onartu du: aldeko 174 boto, kontrako sei —besteak beste, AEB, Israel eta Kanadarena— eta sei abstentzio.

Yigal Palmor Israelgo Gobernuko Kanpo Harremanetarako Ministerioko bozeramaileak adierazi du bozketak sinesgarritasun osoa galdua duela, "modu mekaniko batean egiten duelako, Israel gaitzesteko".

Israelek sekula ez du esan arma nuklearrak dituela edo ez dituela. Mordekai Vanunu teknikari nuklearra izandakoak 1986an Erresuma Batuko hedabide batean jakinarazi zuen Israelek programa nuklear bat zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.