ekialde hurbila

Israelek uste du erasoaldiarekin jarraitzeko baimena eman diola Erromako Konferentziak

Nazioarteko hainbat agintari bildu ziren atzo Erroman. Israelen eta Hezbolaren artean premiazko su-etena lortzeko ahaleginak egiteko konpromisoa aldarrikatu zuten bileran egondako agintariek. Libanon nazioarteko indar bat «premia gorriz» zabaldu behar dela esan zuten denek Erromako Konferentzian. Israelgo Justizia ministro Haim Ramonen ustez, su-etena eskatzeko akordio bat eskuratu ez zutenez, nazioarteak argi berdea eman dio Israelgo Armada Libanon egiten ari den erasoaldiari.

2006ko uztailaren 27a
20:03
Entzun
"Atzo, praktikan, Erromako Konferentziatik munduaren baimena jaso genuen, operazioarekin jarraitzeko. Batzuk hortzak zorroztuta eta besteak euren bedeinkapena emanez, Hezbola Libanotik desagerrarazi eta armagabetu arte, gerra honekin jarraitzeko baimena", adierazi du Israelgo irrati militarrean Hain Ramon Israelgo Justizia ministroak. Ehud Olmert Israelgo lehen ministroaren hurbileko ministroa da Ramon.

Libanoren aurkako erasoa indartzea aztertzen ari da Israelgo Armada bederatzi soldaduren heriotzaren ostean

Israelgo Segurtasun gaietarako Kontseilua bilduta dago Libanon Hezbolaren aurkako erasoaldia gogortu ala ez erabakitzeko. Irrati publikoan, zehaztu gabeko gobernuko iturriek adierazi dutene, erasoaldiekin jarraituko dute "garaipena lortu arte". Egun odoltsua izan zen atzokoa ere Libanon; batez ere herrialdearen hegoaldean izan ziren borrokak eta Israelgo Armadak bederatzi soldadu galdu zituen gutxienez. Zortzi Bint Jbeilen Hezbolaren aurka izaten ari diren borroketan hil ziren eta bederatzigarrena Marun al Ras herrian.

Operazioa gogortu edo ez erabakitzen duten bitartean erasoek ez dute etenik. Israelgo Armadak gaur, Libanoko Armadaren baseetako bat erasotu du. Libanoko telebista kateak jakinarazi duenez, baita herrialdeko irratiak erabiltzen duen komunikazio dorre bat ere. Orain arte ez dute egon daitezkeen biktimei buruzko daturik eman.

Gainera, ez dago argi aire erasoa izan den edo Israelgo Armadaren itsasontziek Beiruteko kostaldetik botatako jaurtigaiek jo duten base militarra. Izan ere,Libanoko telebista kate pribatu nagusiak (LBC Lebanese Broadcasting Corp.) hasiera batean adierazi du Israelgo Armadako hainbat hegazkinek egin diotela eraso Libanoko Aramdaren Aamchit herriko baseari. Ondoren, baina, erasoa itsasoz burutu dutela esan dute. Erasotu duten basea Beirut eta Tripoli lotzen dituen errepidetik gertu dago, hiriburutik 50 kilometro iparraldera.

Bestalde, aipatu telebista kateak jakinarazi du, tropa israeldarrek komunikazio dorre bate ere suntsitu dutela. Hain zuzen Libano Irratia izeneko irrati kateak erabiltzen duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.