PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Presoen ministro Issa Qaraqek Israelen atxiloketa administratiboak amaitzeko eskatuko du NBEren aurrean datorren astelehenean. Atxilotutako palestinarrak sei hilabetez preso edukitzeko modua ematen du Israelgo legeak, haien aurkako kargurik eduki gabe. Israelek 300 palestinar inguru espetxeratu ditu lege hori erabilita.
Duela astebete, Jihad Islamikoa taldeko kide Jafar Ez al-Din Qadan espetxeratu zuen Israelek. Preso palestinarrak gose greba hasi du, eta adierazi du legea kendu arte jarraituko duela. Bestalde, Hana Shalabi preso palestinarrak 41 egun bete ditu gose greban, nahiz eta ospitalean egon. Meir ospitalean «indarrez» elikatzeko aukera aztertzen ari dira, Shalabik greban jarraitzeko asmoa duelako. Amnesty Internationalek egoera salatu du.
Israelen atxiloketa administratiboak amaitzeko eskatuko du PANek NBEn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu