Israelen aurkako oihuak herrialde musulmanetan

2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Ostiraleko otoitzak amaitu orduko, Israelen esku hartze militarraren aurkako protesta handiak egin zituzten atzo herrialde askotan. Egiptoko hiriburuan, Yussef Qaradaui buru erlijiosoak musulman suniten egoitza nagusitik hitz egin zion jendetzari, Al Azhar meskitatik. Iranen ere, hainbat manifestazio egin zituzten. Mundu bat atera zen kalera Teheranen, eta Seyed Ahmad Khatami aiatola izan zuen hizlari. Israelek «halako basakeriak» egin behar ditu, esan zuenez, iraungo badu.Libanon ere, manifestazio bat baino gehiago egin ziren atzo Israelen aurka. Manifestazio horietako batzuk palestinar errefuxiatuek antolatu zituzten. Turkian eta Yemenen ere, mobilizazio jendetsuak egin ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.