Israelen hauteskundeak aurreratu dituzte
JERUSALEM. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak hauteskundeak aurreratzea erabaki du. 2013ko udazkenean ziren egitekoak, baina hiru hilabeteko «prozesu azkar bat» nahiago duela esan du, «urtebete itxaron baino». Egunik ez du aipatu, ordea. Haaretz egunkariaren arabera, Netanyahuk Likud alderdiak azken inkestetan duen posizio ona baliatu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu