Saber El Alul auzitegiko medikuaren txostena hartu du oinarri PAEk baieztapen hori egiteko. Autopsiaren unean presente egon zen El Alul, eta haren txostenak dio presoaren bihotza "primeran" zegoela, baita haren arteriak ere.
"Gorputza xok egoeran zegoen, eta kolpe zantzuak zituen, bular aldean, besaburuetan bizkarrezurretik gertu eta bizkarrean batik bat", azaldu du Xavier Abu Eid PAEko bozeramaileak. Haren arabera, gorputzean zituen markak bost egun baino gutxiagokoak ziren, eta, beraz, Israelen preso egon zenekoak ziren. Nazioarteko ikerketa bat eskatu du PAEk heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
Gainera, hautsitako bi saihets hezur zituen, odola sudurrean eta zauriak aho barruan, Palestinako Al Haq gobernuz kanpoko erakundeak Twitter bidez jakinarazi duenez.
Israelgo soldaduen aurka harriak botatzea leporatuta atxilotu zuten Iaradat. Gorpua Tarkumiako kontrol militarrera eraman dute gaur.