Israel eta Turkiaren arteko krisi diplomatikoa hegaldietara ailegatu da. Bidaiari faltagatik, bi herrialdeak lotzen dituzten charter hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte Turkiako hegazkin konpainiek. Oraingoz, azken hegaldiak izango dira gaurkoa eta igandekoa.
Milaka israeldarrek egin ohi dute Tel Avivetik Antalyarako bidaia, opor merkeen bila. Bi herrialdeen arteko harremana hoztu denetik, ordea, eskaria kasik desagertu egin dela diote hegazkin konpainiek.
Israelerako charterrak eten dituzte Turkiako hegazkin konpainiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu