EKIALDE HURBILA

Israelgo armada hamar kilometroko harresia altxatzen hasi da Gazako lurralde okupatuetan barrena

Israelgo armadako soldaduak hamar kilometroko harresia eraikitzen hasi dira gaur goizean Gazako lurralde okupatuetan barrena. Harresi hau Israelgo lurraldea Gush Katifeko koloniarekin lotzen duen bide bakarraren zehar eraikiko dute. Kolonia hau Gazako lurraldeetan dagoen jendetsuena da, bertan 8000 israeldardik gora bizi dira.

2004ko maiatzaren 6a
12:48
Entzun
Israelgo defentsa ministro Shaul Mofazen onespenarekin, Israelgo hegoaldeko lurralde militarreko komandoak —Gazako lurraldeen gaineko jurisdikzioarekin— harresiaren altxaketa agindua eman du gaur goizean. Israelgo armadako informazio iturrien arabera, agindu hau erresistentziapalestinarrakemakume bat eta bere lau alabak hil ostean iritsi da. Iturri berdinek argitu dutenez erasoa pasa den igandean izan zen, erresistentzia palestinarrak Katifeko bidean zihoan auto bat tirokatu zuenean.

Israelgo poliziakpalestinar bat hil du Hebronen

Muga polizia israeldar batek palestinar bat hil du gaur goizean Hebronen. Israelgo armadak zabalduriko informazioaren arabera, palestinarra polizia bati bere pistola lapurtzen saiatzen ari zenean izan da tirokatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.