Azken orduetan 50 zibil hil ditu Isralego Armadak erasoaldia abiatu zuenetik indarkeria gehien izan den egunetako batean. Lehen aldiz, aurrez aurre ari dira borrokan Israelgo Armada eta Hezbola milizia xiita, Libano eta Israelen arteko mugan. Israelgo Armadako lurreko indarrak Hezbolaren aurkako eraso "selektiboak" egiteko sartu dira libanon. Horrenbestez, aldaketa nabarmena izan da borroketan. Izan ere, orain arte Israelgo Armadaren bonbardaketak eta Hezbolak jaurtitako katyusha koheteak izan dira protagonista.
Lurreko erasoa
Israelgo Armadako bozeramaileak zehaztasun gutxi eman du eta soldaduak mugatik gertu daudela soilik jakinarazi du. Dan Gillerman NBEko Israelgo enbaxadoreak adierazi duenez operazioa "neurtua eta tokian tokikoa da. Inolaz ere Libano okupatzeko azpijoko bat".
Erasoak beste bi aste gehiago luzatu daitekeela adierazi du Israelgo Armadako goi kargu batek. Fase berri bat abiatuko litzatekeela azaldu du; Hezbolak koheteak jaurtitzeko erabiltzen dituez guneen aurkako erasoak gogortuz.
41 hildako aire erasoetan
Misilak jaurti dituzte Beirut hegoaldera Israelgo tropek. Antza denez, Chuweifat kostaldeko hiria eta Sidon jo dituzte. Azken honetan bertako zubia suntsitu dute. Gainera, Yediot Aharonot egunkariak plazaratu duenez, Hezbolak helmen luzeko koheteak jaurtitzeko erabiltzen duen postu bat, armaz betetako kamioi bat, errepide bat eta milizia xiitak erabiltzen dituen hamabost etxebizitza erasotu ditu.
Bonbardaketek ez dute etenik eta gaur, Hareetz egunkariaren webguneak plazaratu duenez, lekukoek diote gutxienez 41 libanoar hil direla. Libano hegoaldeko Sriga hiria suntsitu duen erasoan 12 pertsona hil –tartean hainbat haur– eta beste 30 zauritu dira. Lekukoek gaineratu dutenez, hainbat etxebizitza suntsitu dituzte erasoan eta ziurrenik hildakoak egongo dira hondakinen artean ere.
Bestalde, 29 zibil hil dira Libano hegoaldean eta ekialdean izan diren hainbat erasoetan. Hezbolak jakinarazi du, euren kideetako bat hil dela eraso horietan eta Israel iparraldera katyusha koheteak jaurtitzen jarraitu du.
ekialde hurbila
Israelgo Armada Libanon sartu da Hezbolaren aurka eraso "selektiboak" burutzeko eta 50 libanoar hil ditu
Hezbola Libanoko milizia xiitaren aurkako operazio "mugatua eta selektiboa" burutzea. Horixe da Israelgo Armadako bozeramaile baten arabera, Israelek duen helburua. Gaur Libanon sartu dira Israelgo Armadako lurreko indarrak. Zortzigarren egunez, Libano bonbardatzen jarraitu dute israeldarrek, batez ere Beiruteko aireportutik gertu. Gainera hainbat misilek hiriburuaren hegoaldeko guneak jo dituzte. Dagoeneko 50 libanoar hil dira gaur Israelgo Armadaren erasoen ondorioz. Lehen aldiz, erasoaldia hasi zenetik, aurrez aurre ari dira borrokan Israelgo Armadako soldaduak eta Hebola talde xiitako milizianoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu