EKIALDE HURBILA

Israelgo armadak 13 urteko gazte palestinar bat hil du, tiroz

Hebron hegoaldean protestan ari zirela oldartu dira Israelgo militarrak.

Emakume bat Nablusen, Israelgo armadak bere etxea miatu ostean. ALAA BADARNEH / EFE
2014ko ekainaren 20a
15:04
Entzun

Mohamed Jihad Dudin 13 urteko gazteari bularrean egin diote tiro, Efe berri agentziak zabaldu duenez. Duran izan da erasoa, eta Hebrongo erietxera eraman dute, baina bertan hil da.

Hainbat lekukoren arabera, gazte batzuk harrika hasi zaizkienean oldartu zaizkie militarrak. Armada etxe batera sartzear zela hasi dira gazteak militarrei harriak jaurtitzen, eta tiroka erantzun dute Israelgo soldaduek.

Betleemen, berriz, lau palestinar zauritu dira, tartean ume bat, Israelgo armadaren operazio baten ondorioz. Lekuko ugarik azaldu dute 150 soldadu inguru hainbat etxetara sartu direla, horiek miatzeko. Israelgo Gobernuaren esanetan, miaketa horiek bahitutako hiru gazte israeldarrak bilatzeko lanen parte dira.

Hilaren 12an desagertu ziren hiru gazteak, eta 300 lagunetik gora atzeman ditu harrezkero Israelek; gutxienez 25, bart gauean. Hamasi egotzi dio Israelgo Gobernuak desagerpenen ardura, eta erakunde horretakoak dira atxilotu gehienak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.