Antza denez, erasoaldian, besteak beste, Gazako Seyayie auzoa izan dute jomuga Israelgo Armadako soldaduek. Bertan zortzi pertsona hil dituzte –tartean 3 urteko haurra–. Zortzi pertsona horiek Jebaliako errefuxiatu gunean bizi ziren.
Palestinako Aginte Nazionaleko informazio agentziak gaur goizean baieztatu du gutxienez bederatzi hildako eta zauritu ugari izan direla erasoen ondorioz. Dirudienez, Jebalian hildako gehienak Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko ekintzaileak ziren. Iturri horien arabera, kohete bat jaurtitzera zihoazela Israelgo tanke blindatu batek egin die tiro.
Bestalde, Israelgo Armadako iturrien arabera, Seyaiyan izan diren beste liskar batzuetan 18 biktima zenbatu dituzte hildakoak eta zaurituak zenbat diren zehaztu gabe. Jebaliako borrokei buruz ez dute daturik eman.
Israelgo Armada Hamasek ekaina amaieran bahitutako soldadu bat askatzeko aitzakiarekin hasi zen Gaza erasotzen. Ordutik hona 150 palestinar baino gehiago eta Israelgo soldadu bat hil da.
Ekialde Hurbila
Israelgo Armadak 16 lagun hil ditu Gazan
Libanon bakarrik ez, Gazan ere behin eta berriz jasaten ari dira Israelgo Armadaren bonbardaketak. Gaur, gutxienez 16 lagun hil ditu –adin txikiko bat tartean– eta Palestinako iturrien arabera, beste ugari zauritu dira. Gainera, Israelgo Armadako 50 tanke indarrez sartu dira Gaza iparraldera, ustez Israel hegoaldeko herrietara Al Kassam koheteak jaurtitzen dituzten lekura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu