Askatasunaren Flotilla

Israelgo armadak 'Dignite' ontzia abordatu du, Gazarantz zihoan ontzidiko azkena

Norabidez aldatzeko agindu diote goizean. Israelgo armadako ontziek nazioarteko uretan inguratu dute, eta komunikazioak eten dizkiote. Frantziak ontzat eman du ontziaren abordaia. [YouTube]http://youtu.be/91lDbd0M8NE[/YouTube]

2011ko uztailaren 19a
15:45
Entzun

Israelgo armadak Gazarantz elkartasuna agertzera zihoan Dignite-Al Karama ontzia abordatu du gaur eguerdian. Askatasunaren Flotillatik Gazara zihoan ontzi bakarra zen, eta norabidez aldatzeko agindu ostean abordatu dute. Ekintzaileek ez dietela aurre egin eta ontzia kontrolpean dutela esan du armadak. Ashdod-eko porturantz daramate ontzia, Israelera. 

Frantziako Gobernuak ontzat eman du ontziaren abordaia. Gogoratu du ontziko ekintzaileei ohartarazi dietela beren asmoak bertan behara uzteko. Hala ere azpimarratu du  Israelek Gazarekiko duen blokeoa eten behar duela.

Goizean jarri da armada ontziarekin harremanetan eta Gazara ez joateko agindu die bertan doazenei. Egin ezean abordatu egingo dutela mehatxu egin die armadak, ohar batean jakinarazi duenez.

Gazarako Itsasontzi Bat Frantziako elkarteak antolatu du Dignite ontziaren bidaia. Eta Israelek Mediterraneoan zeuden beste guztiak Greziako Gobernuaren laguntzarekin blokatu ondoren, hori zen aurtengo Askatasunaren Flotillan geratzen zen azkena.

Elkarteko bozeramaile batek abordaiaren aurretik esan du Dignite nazioarteko uretan zegoela, eta Israelgo armadako itsasontziek inguratu dutela. Gainera, komunikazioak eten diezkiete abordaiaren aurretik. Abordaia gauzatuz gero, elkartasuna adieraztera joan direnek modu baketsuan erantzungo zutela aurreratu dute.

Dignite ontzia 19 metro da luze, eta hamasei lagun daude. Horien artean hiru kazetari daude, Hareetz Israelgo egunkariko bat eta Al Jazeerako telebista kateko bi.

Bitartean, Gernika ontziak Kolynbariko portuan jarraitzen du, Kreta uhartean, Bartzelonara noiz itzuliko zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.