Ekialde Hurbila

Israelgo Armadak dio 21 asentamenduetatik 16 hutsik daudela

Israelgo Armadak jakinarazi duenez, Gazako 21 asentamenduetatik 16 hutsik daude dagoeneko. Jendea bere kabuz atera da haietatik, eta hala atera nahi izan ez duena indarrean atera dute. Beraz, iturri horien arabera, Gazan bizi ziren 8.500 kolonoetatik ehunka batzuk baino ez dira gelditzen orain.

2005eko abuztuaren 19a
18:44
Entzun
Peat Sadeh, Rafiah Yam, Gan Or, Netzer Hazani, Kfar Yam, Shirat Hayam, Tel Katifa, Bedolah, Ganei Tal, Kerem Atzmona, Morag, Slav, Neve Dekelim eta Kfar Daromgo asentamenduak hutsik daude dagoeneko, Israelgo Armadako iturriek jakitera eman dutenez. Nolanahi ere, horietako toki batzuetan erresistentziako kideak geratzen direla aitortu dute iturri horiek.

Gaur Gadideko asentamendua hustu nahi dute, eta datorren astean gainerakoak hutsik egotea espero du Israelek: hain justu Atzmona, Katif, Netzarim, Dugit, Nissanit eta Elei Sinai.

Bien bitartean, Zisjordaniako Ganim eta Kadim asetamenduetatik bere kabuz atera da jende gehiena, eta datorren asteanSa-Nur eta Homesh asentamenduak hustuko dituzte.

Israelgo Armadak desjabetze lanak utziko ditu gaur arratsaldean larunbateko atsedenagatik

Israelgo Armadak desjabetze lanak alde batera utziko ditu gaur arratsaldean larunbateko atseden eguna dela-eta. Gazako desjabetzea hurrengo astearen erdialdera amaitzea espero dute. Gaur iluntzean, eguzkia ezkutatzen denean emango zaio hasiera larunbateko atsedenari, eta Israelgo Armadak ohiko indar armatuak utziko ditu oraindik hustu gabe daudenasentamenduetan. Gutxi gorabehera, 500 familia geratzen dira oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.