EKIALDE HURBILEKO GATAZKA

Israelgo Armadak harrika aritu diren lau gazte palestinar hil ditu

AGENTZIAK
JERUSALEM
2004ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Israelgo Armadak lau gazte hil eta beste bat larri zauritu zuen atzo Zisjordania eta Gazan. Nabulusen Amkhed Al-Masri, Rauhi Shuman eta Amer Arafat hil zituen eta Mohammed Al-Masri larri zauritu zuen, buruan tiro egin ondoren. Gazteek 15 eta 26 urte bitartean zituzten. Iturri palestinarren arabera, hirurak harriak botatzen ari ziren eta soldadu israeldarrek tiro egin zieten. Alta, Israelgo Armadako informazio iturriek helarazi zutenez, gazte bat banaketa hesitik salto egiteko ahalegina egiten ari zen, beste batek arma bat zeraman aldean eta besteak lehergailu bat bota zuen.

Larri zauritua dagoen gazteari, berriz, tiroketan hildako lehengusua laguntzen ari zela, buruan tiro egin zioten. Klinikoki hilda dago.Gazan, berriz, 17 urteko beste gazte bat hil zuten. Israelgo Armadaren hitzetan, Khan Iunis herriko base militarrean lehergailu bat jartzera zihoan gaztea.

28 atxilotu

Bien bitartean, banaketa hesiaren eraikuntza gaitzesteko Zisjordanian egindako manifestazioan 28 palestinar atxilotu zituzten atzo. Protesta ekintzara Taaiush taldeak deitu zuen eta Elkanako kokalekuan egin zen. Azken bi asteotan asko eta asko dira banaketa hesiaren kontra egin diren manifestazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.