MUNDUA

Israelgo Armadak hiru palestinar hil ditu Gazan

Hamasen adar armatuko Azedin al Kassem Brigadetako kideak ziren hiru hildakoak.

2007ko apirilaren 28a
13:46
Entzun
Israelgo Armadak hiru palestinar hil ditu gaur goizean tiroz Gazako mugan. Hirurak Hamasen adar armatuko Azedin al Kassem Brigadetako kideak ziren. Beste kide palestinar bat larri zauritu dute.

Abu Obaida Azedin al Kassem Brigadetako bozeramaileak egiaztatu egin du albistea, eta esan du euren kideak ekintza bat egitera zihoazela. "Okupazioaren armadaren hilketa hauek erakusten dute armada bera ez dagoela bake giroan interesatuta", adierazi du Obaidak. Israelgo militarren arabera, ekintzaileek rifle bat eta lehergaiak zeramatzaten.

Azedin al Kassem Brigadek aste honetan eman dute bukatutzat Israelekiko azarotik zeukaten su-etena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.