Ekialde Hurbila

Israelgo Armadak Kultura ministerioa okupatu du Ramalan, Mukata egoitzatik gertu

Israelgo Armadak Palestinako Kultura ministerioa okupatu du. Eraikina Zisjordaniako Ramala hirian dago kokatuta, Palestinako Aginte Nazionalaren Mukata egoitzatik gertu. Iragan urteko irailaren 19an Israelek Mukata egoitza erasotu eta Arafat setiatu zuen. Ia urtebete geroago Arafat setiatuta jarraitzen du PANen Mukata egoitzan.

2003ko irailaren 11
11:03
Entzun
Okupatutako eraikinetik Arafat setiatuta dagoen egoitza ikusi eta kontrolatu daiteke. Adituen ustez, ekintza Arafat lurralde palestinarretik botatzeko urrats berri bat da. Esaterako, Israelgo Atzerri ministro Silvan Shalonek adierazi duenez, "Israelgo gobernuko gehiengoa Arafat lurralde palestinarretik botatzearen aldekoa da. Duela urtebete erabaki hori hartzearen aurka zeuden Defentsa ministerioko kideak ere jarreraz aldatu dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.